Nontzeberri

Bilboko Zirkuitua ekimena amaitzear

Hiriburuko eta inguruetako antzerki taldeen jarduera sustatzen duen Bilboko Zirkuitua programa amaitzear da, eta datozen bi ostegunetan ekimenaren azken ikuskizunez gozatzeko aukera izango duzue.

Bilboko Zirkuituak bi helburu ditu: “batetik, herriko eszena bultzatzea eta, bestetik, antzerkia Bilboko auzoetara hurbiltzea. Udal-programa horrek Bilboko kultura-eskaintzaren deszentralizazioan eragiten du, eta ia barruti guztietara zabaldu da. Ekimena aitzindaria eta bakarra da bere generoan Euskadin, eta, hari esker, asko dira denboran zehar esparru profesionalera jauzi egin duten aktoreak eta konpainiak”.

Lanak urtarrilaren 9tik maiatzaren 15era, ostegunero, 19:00etan, oholtzaratu dira honako toki hauetan: Altamirako, Basurtuko, Begoñako, Errekaldeko, Otxarkoagako, San Frantziskoko eta Zorrotzako Udaltegietan eta Solokoetxeko Institutuan.

Toki horietan egin diren emanaldiak honako konpainia hauek egin dituzte: Nexo Teatro (El violín desafinado de Ingrés); Kai Errea (La Odisea); Showciety (El monólogo sin nombre); Skene (La casa de Bernarda Alba); Amets bete (No hay ladrón que bien no venga); Itxartu Antzerki Taldea (La ratonera); Compañia Teatro Kronos (El arte de la entrevista); Teatro comunitario aullidos de Otxa (Yo vieja); eta Laura Penagos (Putaren bakarrizketa soroetxea).

Azken piezak, Banarte Antzerki Taldeak eta Companyia del Bac taldeak egingo dituzte. Lehena maiatzaren 8an ikusteko aukera egongo da, Begoñan. Eta 15ean, Errekalden arituko da Companyia del Bac taldea.

Hemen duzue informazio guztia.

Exit mobile version