LITERATURA

Joxan Artzek bi liburu berri argitaratu ditu

Joxan Artze poetak bi poesia liburu berri plazaratu ditu: heriotzaren ataria dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza. Bi lan horiek zazpi aleko bilduma berri baten lehenengoak izango dira.

Idazlearen hitzetan, guztiei zuzendutako lanak dira bi liburuetan bildutakoak, “irakurtzen duenari eta irakurtzen ez duenari”. Poemen edukiari buruz ondokoa azaldu du: “Nire baitan bizitzen eta ikusten dudana beste pertsonek ere barruan dute. Nire bizipenak eta ikuskerak poesia bidez agertzen ditudanean, nik uste, beraiek ere neurri batean sumaturik dutena, baina formarik gabe… Gauzak ondo joanez gero olerkiok lagunduko diete ikusi ez duten hori ikusten, formarik gabea orain formadun”.

Horretarako, Intonso izeneko teknika erabili du: “Ez da teknika bat, baizik eta liburuaren orriak gillotinaren ahotik ez pasatzea. Gillotinak liburua kaxa bihurtzen du. Liburuko orriak irakurle bakoitzak berak mozteak pertsonalizatu egiten du liburua, lana eta misterio pixka bat jartzen dio”. Horrek, erabat erakargarri egiten ditu bi liburuak, paperezko objektu bizi-biziak baitira.

“Ikusten eta bizitzen dugun guztiari ikusten ez den eta entzuten ez den hori ateratzea, eta hori ematea, izango litzateke poesia. Gauza eta pertsona guztietan, dudarik gabe, badago zerbait ikusten den horretan, ikusten ez dena. Ba du horrek misteriotik, horrek ematen dio zentzua poesiari”.

Irakurri, elkarrizketa osoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button