Nontzeberri

“7 Urte” antzezlanaren estreinaldia Basaurin

Agurtzane Intxaurragak zuzenduriko 7 Urte antzezlanaren estreinaldia gaur egingo da Basauriko Social Antzokian, 20:00etan hasita. Piezan Kandido Uranga, Jon Olivares, Iñigo Gastesi, Dorleta Urretabizkaia eta Aitor Beltran aktoreek hartzen dute parte.

Obra “thriller formatuan egindako proposamena da, espazio bakarreko sinpletasunetik abiatuta eta denbora zehatz batekoa, eta bere indarra testuan eta interpretazioetan oinarritzen da”.

Hauxe da lanaren sinopsia: Hiru gizon eta emakume bat elkartzen dira euren bulegoan lan orduetatik kanpo. Laurak urtetan bazkide izan arren, ez da lagunarteko bilera bat. Haien beldurrik handiena egia bihurtu da, ordu batzuk falta dira poliziak bulegotara joan eta lau bazkideak atxilotzeko. Iruzur fiskala da arrazoia. Bilera horretan, haien ondoan, bitartekari bat dago… Zergatik? Zer egin? Zenbat balio du 7 URTE kartzelan pasatzeak? Nor da erruduna.

Exit mobile version