LITERATURA

Plentzian, nobela beltza protagonista

Gaur abiatuko dira Plentzian nobela beltza protagonista izango duten IX. Lanbro Beltza topaketak. Larunbatera bitartean hogei bat egile eta aditu arituko dira programatu diren mahai-inguru eta solasaldietan.

Parte hartuko dutenen artean Susana Rodriguez Lezaun, Carlos Bassas, Mikel Santiago, Jon Arretxe, Juan Infante, Laura Balagué, Carmen J. Nieto, Javier Abasolo eta Ibon Martin dituzue. Topaketa horietan ere Lanbro Beltza IX. Nazioarteko Ipuin Lehiaketako irabazleak nortzuk diren esango dituzte. Aurten ia 300 ipuin jaso dituzte antolatzaileek euskaraz zein gaztelaniaz.

Diogun bezala gaur berton, urriak 14, izango da lehen ekitaldia 18.45ean, eta bertan I. Javier Bolado, Elena Fernandez, Angela Martin eta Hermelo Melero arituko dira Txapel Noir izeneko saioan.

Bihar heriotza izango da gaia, eta horretaz Kike Infame eta Sr. Verde mintzatuko dira. Txapel Noir II izeneko ekitaldian Laura Balague, Almudena Fernandez Ostolaza, Juan Infante eta Javier Otaola arituko dira, eta moderatzailea Noemí Pastor izango da.
Zapatuan Txapel Noir III saioan eta Hiritik herrira klabe beltzean gaiarekin, Javier Abasolo, Javier Diaz Carmona, Noelia Lorenzo Pino eta Ibon Martin elkartuko dira. Geroago, Eleberri beltzaren idazleen bilakaera eta berrikuntza gaiaz mintzatzeko Jon Arretxe, Carmen (CJ) Nieto eta Mikel Santiago bilduko dira.
Geroago, Paz Velasco de la Fuente kriminologoak hitzaldia egingo du: Arratsaldea pasa hiltzaileen artean. Azkenik, Jokin Ibañezek 2021eko Lanbro Beltzan sarituriko idazlea eta Juan Madrid egilea izango ditu aurrez aurre, galdeketa egiteko.

Xehetasun guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button