IKUS-ENTZUN

Zinebi jaialdiak bere sariak entregatu ditu

Marija Apcevskak zuzenduriko North Pole (2021, Ipar Mazedoniako Errepublika – Serbia) fikziozko film laburrak Bilboko Zinema Dokumental eta Laburmetraien Nazioarteko Jaialdiaren 63. edizioko Sari Nagusia lortu du. Epaimahaiak honela arrazoitu du emandako saria: “protagonistaren aurpegia bezain delikatua da filma, eta itxaropenaren, betebeharraren, presioaren eta askapen gozoaren artean dabilen zerbait bezala deskribatzen du emakumeen desira. Nerabezaroan, drama mugimendu bakar batean sortu eta desagertu zen”.

Beste sari batzuk honakoak dituzue: Euskal Film Labur Onenaren Sari Nagusia, Azaletik azalera (Mel Arranz, 2021) animazioak lortu du, eta Espainiako Film Labur Onenaren saria Descartes (Concha Barquero & Alejandro Alvarado, 2021)  dokumentalarentzat izan da.  emandakoa osatzen dute.
Mikeldi sariak ere banatu dira generoka: Inherent (Nicolai G. H. Jacobsen, 2021) Danimarkako produkzioak fikziozko film labur onenaren Mikeldia jaso du; Crumbs of Life (Katarzyna Miechowicz, 2020) Poloniako filmak animaziozko film labur onenarena, eta Some Kind of Intimacy (Toby Bull, 2021) britainiar-frantses koprodukzioak film labur dokumental onenarena.

ZIFF-Zinebi First Film Nazioarteko Lehiaketako opera prima onena, Rock Bottom Riser izan da irabazlea. Aipamen berezi bat ere eman diote Faya Dayi (Etiopia – AEB – Qatar) dokumentalari. EHUko ZIFF Gazte Epaimahaiaren saria, 2.000 eurokoa, Diego Hernándezen Los fundadores (Mexiko, 2021, Fikzioa) filmak jaso du.

Bestalde, SGAE-Euskadiko Kontseiluak Maider Oleagaren Kinka (Euskadi, 2021) fikziozko film laburrari Euskadiko Gidoi Onenaren Saria eman dio. Film labur honen gidoia Maider Oleaga eta Carlota Peredarena da. EiTB publikoaren saria, 3.000 eurokoa, Diana Cam Van Nguyenren Milý tati (“Love, Dad”), (Txekiar Errepublika – Eslovakia, 2021. Animazioa) laburmetraiarentzat izan da.
Cineclub FASek 2.000 euroko saria eman dio Ainara Elgoibarren Rotor (Euskadi, 2021) lanari, Bertoko Begiradak- Miradas desde Euskadi sailean lehiatzen diren film laburretako onena izateagatik.
Azkenik, UNICEF saria Paula Armijoren Écoutez-moi (Espainia, 2021) filmarentzat izan da.

Zinebiren 63. edizioa hibridoa izan da eta filmak zinema-aretoetan erakusteaz gain, online ikusteko aukera gehitu da, FILMIN plataformaren bidez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button