BERTSOTAN

Gasteizek eta Aramaiok irabazi zuten Arabako Kuadrilla arteko bertsolari txapelketaren finalerdia

Amurrio eta Aramaio finalerako txartela jokatzen ziren eta nahiz eta Amurriok ez zuen gaizki egin, Aramaiok puntuak bi modalitateetan eraman zituzten: bertso jarrietan eta bat-batean.

Idoia Beitia gai emailea izan zen eta epaimahaiak Aramaiori eman zion puntua arratsalde osoan erakutsitako nagusitasuna dela eta. Azkenean, Aramaiok irabazi zuen eta ondorioaz, finalera joango da Gasteizko Kakiturri-Ehari taldearen aurka jokatzeko.

Finala Gasteizko Landatxo kantxan izango da maiatzaren 8an eta sarrerak bertsosarrerak.eu orrialdean erosi daitezke.

Arabako Betsozale Elkarteak bidalia

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button