IKUS-ENTZUN

Manhattan Short Film Laburren Jaialdiko onenak, Bilbon

One Week, One World, One Festival goiburuak laburbiltzen du Manhattan Short Jaialdiaren filosofia, eta gaur, urriak 6, filosofia hori praktikan jarriko da. Dakizuenez, jaialdi honetan, ikuslegoa da irabazlea aukeratzen duena, munduko 250 hiri baino gehiagotan aldi berean egiten den proiekzio baten bitartez. Hogeigarren edizio honetan ere, Bilboko zinefiloek irabazlea aukeratuko dute.

Edizio honetarako aukeratutako 10 film laburren proiekzioa Arte Ederren Museoan  izango da gaur, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Botoa emateko orduan, ikusle bakoitzak boto-txartel bat jasoko du emanaldira sartzen denean, eta ondoren film eta aktore gogokoenari eman beharko dio botoa. Proiekzioa bukatutakoan txartelak jaso, eta zenbaketa egingo da.
Mundu osoko boto guztiak zenbatu ondoren, film labur irabazlearen izena datorren urriaren 9an jakinaraziko da New York-en, www.mahattanshort.com orrialdean.

Hamar lan horietan, -Oscar sarien aukeraketarako sailkatuko direnak-, komedia, drama, beldurra, zientzia-fikzioa, animazioa eta arte martzialak generoak jorratu dira.

Lanak Do no harm (Zelanda Berria), Just go! (Letonia), Behind (Espainia), Mare Nostrum (Siria), Fickle Bickle (AEB), Viola, franca (Italia), Hope dies last (Erresuma Batua), In a nutshell (Suitza), Perfect day (Espainia) eta 8 minutes (Georgia) dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button