BESTELAKOAK

Planetaren iraunkortasunari buruzko ipuinak

Bilboko Udalak eta Fair Saturdayk haur eta gazteei zuzendutako Pentsatzeko Ipuinak lehiaketa  martxan jarri dute, “hainbat gizarte-arazori buruzko gogoeta sortzailea sustatzeko helburuarekin”. Aurten gure planeta izango da ipuin horien ardatza.

Fair Saturday Fundazioaren ustez, bizkortze eta ziurgabetasun garai hauetan bereziki garrantzitsua da “pentsamendu kritikoa sustatzea eta gazteen eta haurren ahalduntzea sustatzea, etorkizun jasangarriagoa sortzeko”.

Ekimenak Bilbon eta Bizkaian dauden eta lehen hezkuntzako 3. mailatik hasi eta batxilergoko 2. mailara bitarteko ikasleak dituzten ikastetxe guztiak gonbidatu nahi ditu. Ikasleek ipuinak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dituzte ekainaren 20ra bitartean.

Planetaren aldeko Ipuinak izeneko IV. edizioari amaiera emateko 1.500 euro banatuko dira 15 irabazleek aukeratutako kausa sozialen artean banatutako sarietan, eta 30 ipuin finalistak biltzen dituen liburu digitala aurkeztuko da.

Pentsatzeko Ipuinak lehiaketaren aurreko edizioetan bullyinga, arrazakeria eta matxismoa bezalako gaiak tratatu dira.

Jakingarri guztiak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button