LITERATURA

Xabier Lete II. Poesia Saria

Nahi duten idazle guztiek har dezakete parte Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko II. Poesia Saria honetan, lan bat edo gehiago aurkeztuz. Lanak gai, neurri eta errima librekoak izango dira, 800 lerro izan beharko dute gutxienez, eta euskaraz, originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Bost ale bidaliko dira. Obrak aurkezteko epea urriaren 14 arte izango da.

Lanaren bost aleak eta ohiko datuak izango dituen kartazala helbide honetara bidaliko dira: Koldo Mitxelena Kulturunea, Urdaneta Kalea 9, 20006 Donostia. Kanpoaldean honakoa jarri beharko da: Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko II. Poesia Sarirako 2013.          

Sari bakarra egongo da, 10.000 eurokoa.

Sariaren irabazlea 2014ko  otsailean jakinaraziko da publikoki. Saritutako obra poesian espezializatutako argitaletxe ospetsu batek argitaratuko du, edizio zaindu batean.

Bestelako datuak hemen eskuratu ahalko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button