MUSIKA

The Wylde Tryfles, Buffalo eta The Screamin´ Targets, Errenterian

Rock’n’roll zaleek hitzordu interesgarria dute ostiralean, Errenteriako Niessen aretoan, 22:00etatik aurrera, The Wylde Tryfles (Bordele), Buffalo (Leon) eta The Screamin´ Targets (Donostia) taldeek joko baitute.

Bordele hiriko The Wylde Tryfles taldeak 1960ko hamarkadan sustraitutako garage-rock estiloko doinuak jotzen ditu. Emanaldiaren antolatzaile Oarso Musikaren arabera, “erritmo oldarkorrez betetako melodiak, fuzz eta reverb zertzeladekin jantziak (jotzen dituzte)”. Oraintsu, binilozko hamar hazbetekoa autoekoitzi dute, eta lan horretako doinuak aurkezteko irrikan daude.

Leongo Buffalo taldeak, berriz, 1970eko urteetako hard-rocka jorratzen du, garage-rock zaharragoari bizkarrik eman gabe. Beren hiriko rockaren historian ezinbestekoak dira. “Sex Museum zaharren ordezkoak bilatzen ari bazara, hementxe dituzu”.

Azkenik, The Screamin´ Targets taldean Nuevo Catecismo Catolico taldeko Arturo izeneko bi musikariek, gitarrak eta bateriak hurrenez hurren, jotzen dute. Baxua, halaber, Beñatek astintzen du, eta Gigik beste gitarra jo ez ezik, abestu ere egiten du. Power rock’n’roll egiten dutela esan dute zenbait ahotsek. Hala, bere jarioan pop, rockabilly, pub rock, eta punk zantzuak antzeman daitezke. Binilozko hamar hazbeteko bat eta zazpi hazbeteko beste bat argitaratu dituzte orain arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button