LITERATURA

Philip K. Dicken narrazioen bilduma, “Ordaina” titulupean

Philip K. Dicken narrazioen bilduma bat atondu du Meettok argitaletxeak euskaraz. Aritz Gorrotxategik egin du itzulpena eta Iban Zalduak jarri dio hitzaurrea. Biak bildu dira gaur lan honen aurkezpenean.

Gehienbat nobelengatik ezaguna bada ere, Dickek harribitxi ugari idatzi zituen ipuingintzaren generoan. Ipuin horietako batzuk film ezagunen oinarri izan dira; esaterako, Minority Report (Gutxiengoaren txostena). Guztira, hamaika narrazio kronologikoki ordenatuta biltzen ditu Ordainak.

Autoreari buruz  Iban Zalduak honakoa esan du: “Ez dut uste Thomas Pynchon, David Foster Wallace, Don DeLillo edo Jonathan Lethemena bezalako obrak, Dickenetik urrun egonda ere —haien hizkuntzarekiko harremanean, batez ere—, guztiz uler daitezkeenik Dick aurretiaz existitu izana kontuan hartu gabe”. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button