MUSIKA

“HAUsPOZ” emanaldia Arriagan, Kepa Junkera omentzeko

Kepa Junkera musikaria omenduko dute gaur, martxoaren 9an, Arriaga antzokian HAUsPOZ izeneko emanaldi baten bidez. Bertan 55 artistatik gora bilduko dira, ia denak, artistaren lagunak direnak. Kontzertua 19:30ean hasiko da.

HAUsPOZ jaialdian Keparen musika ospatuko da, eta era bereran, Kepa omenduko da. “Artista andana batu da ekimenera, Euskal Herriko zein atzerriko artista ikaragarriak, Keparen ondarearekin jolastu, gozatu eta goza-arazteko asmoz. Haien eskutik ekitaldi bizi, alai eta koloretsu baten parte izango gara. Sustraizko musika oinarri hartuta mundu zabalararekin harremandu da Kepa, eta bidean topatutako haiek guztiek berekin ospatu nahi dute elkarrekin bizi izandako abentura.”

Keparen omenez egingo den ekitaldi berezi horretan Amak, Ines Osinaga, Josune Arakistain, Tapia eta Leturia edo Xabi Solano trikitilariak izango dira, bai eta Sorginak, Dulce Pontes, Eliseo Parra, Ibon Koteron, Uxia edo Susana Seivane ere. Beste aldetik, Kukai Danza taldea eta Lucia Lacarra dantzaria ere bertan izango dira dantza ikuskizun paregabean.
Eta bertsoak ez dira faltako, eta horretarako Xabier Amuriza bertsolariak ere parte hartuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button