ESZENA

Irailean arte eszenikoek Bilboko kaleak hartuko dituzte

Udako denboraldia amaitzeko #BilbaoUda2020 egitarauaren barruan 30 ikuskizun baino gehiago antolatu dira hilaren 20ra arte bertako 18 konpainiaren eskutik. Bilboko Udalak prestaturiko programa horrek COVID-19ak gehien kaltetu duen sektoreari lagundu nahi dio. Osasuneko protokoloak zorrotz beteko dira ekitaldi guztietan.

#BilbaoUda2020 egitarauari amaiera emango dioten konpainiak eta ikuskizunak honakoak dituzue: Berdinki Zirkua konpainiak, Mikra; Circo Deriva konpainiak, Ya es tiempo de hablar del amor; Edu Manazas-ek, Fuera de Stock; Eidabe konpainiak, Gora Kasete!; Hortzmuga Teatroa konpainiak, Jule; Hutsun eta Ortzi bikoteak, Urbasa; Kukai Dantza Taldeak, Gelajauziak; Maite Guevarak, Qué buen día; Malas Compañías konpainiak, Prozak; Monda Lironda Pailazoek, Desioak-Deseos; Natxo Montero Danza konpainiak, Barbecho Urbano; Oñatz Dantza Taldea eta Gaztedi Dantza Taldea; Panpotx Kultura Elkarteak, Kattalinen Bidaia; Sempre Arriba konpainiak, C’est pas Possible; The Funes Troup konpainiak, Aukerak; Tio Teronen Semeak konpainiak, Festamentua; Trakamatraka konpainiak, Matraka ma non Tropo eta Trapu Zaharrak konpainiak, Turistreando.

Horretaz gain, datozen asteetan Zirkualdea programaren barruan datozen ikuskizunak Errekalden emango dira; Clown Zorrotza programakoak, Zorrotzan; Santutxu Kolorea programakoak, Santutxun; eta Otxarkoagan Artea Kalean programakoak, Otxarkoagan.

#BilbaoUda2020 programari buruzko informazio guztia hemen eskura daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button