BESTELAKOAK

Moda diseinu eta dantza garaikideaz

Astelehenean, ekainak 25, bi tailer jarriko dira abian EHUk antolatzen dituen Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura (BizBAK) udako ikastaroen barruan: moda diseinuari buruzkoa bata eta dantza garaikidearen ingurukoa bestea.

David Zambrano koreografo venezuelarrak (Amsterdam du bizileku egun) inprobisazioan oinarrituta dauden Flying Low eta Passing Through teknikak irakatsiko ditu Bizkaia Aretoan. 25 ikuskizun baino gehiago sortu dituen koreografo honek 2010ean Guggenheim Choreography Fellowship saria eskuratu zuen eta berak dio inprobisazioa artea dela, eta koreografia, berriz, inprobisazio-lana lantzeko bitartekoa.




Beste aldetik, Oscar Visitación eta Mercedes de Miguel diseinatzaileek ikasle bakoitzaren sormena landu eta diseinuetan gauzatzeko gakoak eskainiko dituzte Sormena diseinuan: moda ikastaroan. Oscar Visitación estilista eta arte zuzendaria da, eta Mercedes de Miguelek hainbat moda erakustalditan hartu du parte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button