BESTELAKOAK

“Bilbo kantuan”, euskaldunaren zaletasunari ekinez

Bilbo Kantuan jaialdia, Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da oraingo honetan. Noiz? Irailaren 26an, eta gainera, jende askoren partaidetzarekin: Xabier Euzkitze, Zuriñe Hidalgo, Korrontziko Agus Barandiaran, Alex Sardui, Laura Latienda, Jaione Olazabal, Biotz Alai Abesbatza, Bilboko Koral Elkarteko Haur Abesbatza, Doneztebeko dantzariak, Leitzako dantzariak, eta Andra Mari dantza taldea.

“Tradizioa eta zaletasuna bildu nahi izan dugu oraingo kultur adierazpen honetan, kultura gizarteratu behar baita” horrela adierazi du Lorea Bilbao Foru Aldundiko Kultura diputatuak, izan ere Bizkaiko Foru Aldundiaren eta ETBren ekimen berri honetan euskal jai handi bat antolatu nahi da, “gure identitatea, gure kultura eta gure kantuaren eskaparazte handia bilakatzeko”.

Errepertorioa ohikoa izango da baina ez da ohiko kantaldi bat izango, artista topaketa bat baizik, bertan abeslariak, dantzariak eta musikariak batuko direlako. Euskal kantutegi tradizionaleko kanta ezagunak kantatzeko aukera paregabea egongo da, zalantzarik gabe:  Poeta kaxkarra, Baldorba, Xalbadorren heriotzean, Lau teilatu, Prima eijerra eta Furra-furra, besteak beste.

ETBko zuzendaria Edu Barinagak esan duenez: “kantua gure historia da, baina kantua ere gure etorkizuna da.”

Hortaz gure tradizioari atxiki nahi badiozue, irailaren 26an izango duzue zita Bilbon. Baluarten urriaren 12an ere egingo dute, eta gero Gasteiz eta Donostia hirietara abiatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button