MUSIKA

The Courettes garage-rock bikoteak Bermeon joko du gaur

Flavia Couri (ahosta eta gitarra) eta Martin Couri (batería eta ahotsa) musikari brasildar eta danimarkarrak osatzen dute The Courettes. Rock’n’roll erritmo primitiboak jorratzen dituen bikote basatia da, eta gaur Bermeoko Beleza Malandra tabernan izango dira jotzen, 20:30etik aurrera.

Beleza Malandra aretoaren arabera, “WHAAAAUW! The Courettes Brasil eta Danimarkako garage sentsazio berria dira! Basatiak bezain dinamikoak!”.

Orain arte iraupen luzeko lan bat, Here the Courettes, eta single bat, Boom! ¡Dinamita!, argitaratu du bikoteak.

Bermeora, baina, single berri batekin iritsiko dira, Powersolo bikotearekin erdibana plazaratu dudenen Hoodoo Hop. “Fuzz efektu gehiagorekin! Oihu gehiagorekin! Potentzia gehiagoko bateriekin! Ahots basati gehiagorekin! Hegoamerikako oihanen boterea gogora ekartzeko asmoz!”. Horrekin batera, LP berria ere aurkeztuko dute Bermeon, iragan martxoan argitaratua, We are The Courettes, lan berri hori “bonba bat da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button