ARTEA

Pertsona ezberdinen objektu ezberdinen arteko topaketa

Bilboko Carreras Mugica galeriak Un mundo sin cualidades izeneko erakusketa abiatu du otsailaren 20ra arte.

Bertan, Jon Otamendi komisarioak harremanetan jartzen ditu Herreros Estudioak eginiko galeriaren arkitektura eta beren obraren zati handi bat euskal kultur testuinguruan garatu duten artista garrantzitsu batzuen lanak. Galeriaren espazioan honakoen obrak ikusi ahal izango dira: Miguel Alejos, Lorea Alfaro, Txomin Badiola, Iñigo Cabo, Jon Mikel Euba, Ainhoa Lekerika, Itziar Okariz, Sergio Prego, Akane Saraiva eta Sen Senra.

“Pertsona ezberdinen objektu ezberdinen artean espazio berean gertatzen den topaketa da Un mundo sin cualidades”. Komisarioaren hitzetan, erlazio horiek hiru mailatan eman daitezke erakusketa honetan: arkitekturaren barruan, arkitekturan eta arkitekturaren aurretik, eta pasako da irudi hustuetatik (Euba), eskala gaietatik (Prego), zuzenean iristen diren objektuetatik (Alfaro, Badiola, Lekerika, Okariz) eta arreta-denboraren moteltze batetik (Alejos, Cabo, Saraiva).

“Objektuen eta arkitekturen bidez gure errealitatea sortzeko dugun moduari buruzkoa da Un mundo sin cualidades”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button