
Madrileko Prado Museoan dauden dozena bat artista garaikideren obren bertsioak paratu dituzte Elorrioko Iturri Kultur Etxean urtarrilaren 30era arte, tartean, Chillida, Barceló edo Saura margolarien lanak.
Antolatzaileen arabera, “erakusketa honek artearen bizitasunari buruzko hausnarketa eragin nahi du, Pradoko Museoko pinturek belaunaldi guztietako ikusleen eta artisten arteko elkarrizketa pizten dutela erakutsi nahi du”.
Hala, bai adierazpide garaikideekin lotura duten zaleak, zein arte tradizionalean murgildura daudenak erakarri nahi ditu.



