ESZENA

Arte eszenikoen ikuskizunak sustatzeko diru-laguntzak

Bizkaiko Foru Aldundiak arte eszenikoen ikuskizunak sustatzeko programa jarri du martxan.  100.000 euroko aurrekontua duen diru-laguntza arte eszenikoen, dantzaren eta antzerkiaren alorreko ikuskizunak antolatzeko dedikatuko da.

Programaren helburua da “kultur eskaintza erakargarri bat bermatzea Bizkaiko Lurralde Historikoan, lurralde hau erreferentea izan dadin garapen kulturalaren arloan, eta laguntza eskaintzea era horretako proiektuak gauzatzeko gai diren kultur eragileei. Hala, Bizkaiko konpainia eszenikoek eskatu ahalko dute laguntza-lerro hau.”

Proiektuak 2023an gauzatu beharko dira, eta diruz lagundu ahalko zaie, orobat, zabalkunde, publizitate eta propaganda gastuak, eta material grafikoa eta ikus-entzunezkoak editatzeko gastuei eta ikuskizunak sustatzeko eta/edo saltzeko gastuei.

Dirulaguntza-eskabideak Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, irailaren 1etik hasi eta irailaren 22ra arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button