LITERATURA

“Perlak, kolpeak, musuak, traizioak”

Titulu horrekin argitaratu du bere lan berria Joxemari Iturraldek. Gaur,  Jose Angel Irigarayrekin batera, nobelaren aurkezpena egin du.

Pamiela argitaletxeak bidali dugun oharrean esaten denez, nobela honetan hogeita bost emakumeren bizitzen gorabeherak datoz, izandako amodioak, penak, traizioak, bozkario eta sufrimenduak azaldurik. “Emakume sendoak, nortasun handikoak, asko bizi eta asko sufritu dutenak”.

Hortaz, liburu honetan Hollywoodeko zinema artista distiratsuak azaltzen dira, hala nola Lupe Vélez, Claire Bow, Gary Cooper, Dolores del Río, Paulino Uzkudun harroputza eta Isidoro Gaztañaga segaila, Ernest Hemingway idazle bikaina, Ladis Goiti doktore ahantzezina, Rosamunde Krügger emakume fatala, Strauss eta Perlo engainatzaile bitxiak…

“Glamour eta luxuzko bizimodu hori, modu zalapartatsuan aurrera zihoana, gerra zibilak apurtuko du, eta perlak, kolpeak, musuak, traizioak… zurrunbilo ero batean murgilduko dira”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.