MUSIKA

Terence Blanchardek itxiko du “365 Jazz Bilbao” programa

Ameriketako Estatu Batuetako tronpetari Terence Blanchardek gaur bertan, maiatzak 27, emango du 365 Jazz Bilbao zikloko azken kontzertua, Bilboko Campos Eliseos antzokian, 20:00etan.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, Spike Lee zinegile estatubatuarraren Malcolm X filmean aritu zen jazz musikari beltza, eta horri esker ospea erdietsi zuen. Horrekin batera, zenbait Grammy eta Golden Globe sari ere jaso ditu.

Marsalis familia jazz zale ezagunarekin lotura estua dauka musikariak, txikitan Wynton Marsalis-ekin hasi baitzen jotzen. Neo bop estiloko musikari garrantzitsuenetarikoa da; Blanchard, izan ere, tronpetari birtuosoa da. Bere proposamen musikala jazzaren eta musika afroamerikarraren arteko zubia dela esan ohi da.

Blanchard, gainera, irakaslea ere bada: Monk institutuko zuzendari artistikoa izan zen hamar urtez, baita Mancini Institutuko ere. Inprobisazioa, konposizioa eta interpretazioa lantzen ditu bere ikasleekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button