BERTSOTAN

Durangoko final-aurrean Lekue nagusi

Ia mila lagun batu ziren atzo arratsaldean Durangoko Landako gunean giro berotsuan jokatu behar zen beste final-aurreaz gozatzeko.

Etxahun Lekuek irabazi zuen bigarren final-aurrea bigarren eta hirugarrenarekiko alde estuarekin, baina zuzenean finalera pasatuko da.

Txapelako puntuak horrela lotu ziren: Etxahun Lekue (563.5), Igor Elortza (561.5), Fredi Paia 56, Jone Uria 528, Arrate Illaro 489.5, Gorka Ostolaza 483. Beste bostetatik Arrate Illaro eta Gorka Ostolaza dira momentuz txartel barik geratu direnak.

Hirugarren eta azken final-aurrea datorren abenduaren 2an izango da Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan. Miren Amuriza, Peio Ormazabal, Beñat Ugartetxea, Iratxe Ibarra, Ibon Ajuria eta Joseba Artza izango dira kantuan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button