IKUS-ENTZUN

Jean Renoir zinegileari buruzko zikloa egingo dute BilbaoArten

Jean Renoir (1894-1979) zinegile frantziar klasikoaren gaineko zikloa egingo dute uztailean eta abuztuan BilbaoArten. Zine zuzendaria ez ezik, gidoilaria eta aktorea ere izan zen zuzendaria. Pierre-Auguste Renoir pintore inpresionista famatuaren semea izan zen. Orotara, Renoir-en zazpi film proiektatuko dituzte.

Zikloa La Chienne (1931) filmaren emanaldiarekin hasiko da. Drama klasiko honek enpresa bateko diruzainaren zorigaiztoko bizitza kontatzen du. Lulu izeneko neska batekin maiteminduko da eta prest agertuko da edozer egiteko haren maitasuna lortzeko. Fritz Lang zinegileak istorio horretan oinarrituriko Scarlet Street filma estreinatu zuen 1954. urtean.

Honatx zikloa osatzen duten gainontzeko filmak: uztailaren 12an, Toni (1935); uztailaren 19an, Les bas-fonds (1936); uztailaren 26an, La règle du jeu (1939); abuztuaren 2an, French Cancan (1955); abuztuaren 9an, Elena et les hommes (1956), eta abuztuaren 16an Le déjeuner sur l’herbe (1959). Emanaldiak 19:00etan izango dira.

Pelikulen eta zikloaren xehetasun guztiak bilbaoarte.org webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button