BERTSOTAN

Xalto sariketa ostiralean jokatuko da Goizuetan

Xalto sariketaren hamahirugarren edizioa ostiralean jokatuko da Goizuetako Umore Ona elkartean. 21:00etan hasita, lehenik afaria eta ondotik mahai bueltan saioa egingo da zortzi bertsolari gazteekin. Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatzen du Goizuetako Udalaren laguntzarekin.

Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatzen ditu Xalto sariketa eta Izeta sariketa. Horien helburu nagusia, Nafarroako bertsolari gazte zein hasi berriei kantatzeko aukera ematea da. ostiralean izango da beste zita berria bat Goizuetan, eta bertaratuko direnak honakoak izango dira: Patxi Castillo (Bera), Saioa Alkaiza (Iruñea), Iker Gorosterrazu (Ituren), Alazne Untxalo (Ituren), Manex Mailharin (Berriozar), Amaia Elizagoien (Oronoz), Egoitz Gorosterrazu (Ituren) eta Sarai Robles (Barañain).

Sariketa honetan parte hartzeko hiru baldintza bete behar dituzte bertsolariek: Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean inoiz kantatu ez izatea, aurretik Xalto sariketa irabazi ez izatea eta 1985-2000. urteen baitan jaioak izatea. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button