MUSIKA

Patti Smith, punkaren amabitxia gaur Kursaalen

Gaur asteazkena, irailak 28 arratsaldeko 20:00etan, Patti Smith artista eta musikari polifazetikoak Kursaal Eszenaren denboraldi berriari hasiera emango dion kontzertua emango du. Oholtzan lagun izango ditu Tony Shanahan, baxuan eta teklatuan; Seb Rochford, baterian ; eta bere semea, Jackson Smith, gitarran.

Bere 75 urterekin, Patti Smith punk eta rockaren historiako figura eztabaidaezina da. Berrogeita zazpi urte igaro dira bere lehen albuma Horses (1975ean) argitaratu zuenetik, eta jada Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiko Grabaketa Erregistro Nazionalaren parte da hura.

Bere diskografiak, Radio Ethiopia, Easter Wave, Dream of Life, Gone Again, Peace and Noise, Gung Ho, Trampin, Land, Twelve eta beste hainbat izenbururekin, publikoaren bihotzak ez ezik, bere musika ibilbidean zehar ere hainbat aintzatespen jaso izan ditu. Bere abesti ospetsuenen artean daude Because the Night, Bruce Springsteenekin batera idatzia, edo People Have the Power ereserkia, Fred Sonic Smith senarrarekin batera sortua.

Bere musika ibilbide oparoarekin batera, Patti Smith idazle, artista bisual eta giza eskubideen eta ingurumenaren babesaren aldeko aktibista gisa nabarmentzen da. Idazle gisa ere hainbat lan ditu argitaratuta, hala nola,  2010ean National Book Award saria jaso zuen Just Kids; Witt, Babel, Woolgathering, The Coral Sea, Auguries of Innocence, Collected Lyrics, M Train, Devotion eta Year of the Monkey; eta aste gutxi barru argitaratuko da A Book of Days liburua, artistaren 365 argazki eta gogoetak bilduko dituena.

Artista bisual gisa, bere argazkiak, marrazkiak eta instalazioak mundu osoko galeria eta museoetan erakutsi dira, eta, aste gutxiren buruan, diziplina anitzeko erakusketa batean parte hartuko du Soundwalk Collective kolektiboarekin batera Parisko Pompidou Zentroa.

Kontzertu honetarako sarrerak Kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan eros daitezke. Azkar ibili.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button