IKUS-ENTZUN

Pasoliniri buruzko zikloa, Guardetxean

Pier Paolo Pasolini (1922–1975) zinegile italiarraren gaineko zikloa ondu dute Donostiako Guardetxean, aurten beteko den zuzendariaren heriotzaren 40. urteurrenaren haria.

Lehenengo filma igandean, hilak 18, proiektatuko da, Accatone (1961), 17:30ean, eta azarora bitarte, hilero, zuzendari italiarraren film bat aurkeztuko dute.

Accatone filma Erromako auzo pobreetan garatzen da: Accatonek berarentzat lan egiten duen Maddalena prostituta galdu berri du. Hori dela eta, ez dauka zer jan, baina ez du lanik egin nahi; hortaz, ahal duena egingo du bizirauteko.
Pasolinik filmatutako estreinako lana da, eta 60ko urteetako Erroma marjinalaren potreta da: paisaiak, emakumeak, lagunak… errealitate gordin bezain zirraragarria.

Zikloa ondoko filmek osatuko dute: otsailaren 22an, Mamma Roma  (1962); martxoaren 15ean, Saló O Le 120 Giornate Di Sodoma (1965); apirilaren 12an, Uccellacci E Uccellini (1966); maiatzaren 10ean, Edipo Re (1967); ekainaren 28an, Teorema (1968); uztailaren 26an, Porcile  (1969); abuztuaren 23an, Medea (1969); abuztuaren 30ean, Il Decameron  (1971); irailaren 13an, I Racconti Di Canterbury  (1972); urriaren 18an, Il Fiore Delle Mille E Una Notte  (1974); eta, amaitzeko, azaroaren 1ean Il Vangelo Secondo Matteo  (1964).

Informazio gehiago: guardetxeabandabat.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button