Pier Paolo Pasolini (1922–1975) zinegile italiarraren gaineko zikloa ondu dute Donostiako Guardetxean, aurten beteko den zuzendariaren heriotzaren 40. urteurrenaren haria.
Lehenengo filma igandean, hilak 18, proiektatuko da, Accatone (1961), 17:30ean, eta azarora bitarte, hilero, zuzendari italiarraren film bat aurkeztuko dute.
Accatone filma Erromako auzo pobreetan garatzen da: Accatonek berarentzat lan egiten duen Maddalena prostituta galdu berri du. Hori dela eta, ez dauka zer jan, baina ez du lanik egin nahi; hortaz, ahal duena egingo du bizirauteko.
Pasolinik filmatutako estreinako lana da, eta 60ko urteetako Erroma marjinalaren potreta da: paisaiak, emakumeak, lagunak… errealitate gordin bezain zirraragarria.
Zikloa ondoko filmek osatuko dute: otsailaren 22an, Mamma Roma (1962); martxoaren 15ean, Saló O Le 120 Giornate Di Sodoma (1965); apirilaren 12an, Uccellacci E Uccellini (1966); maiatzaren 10ean, Edipo Re (1967); ekainaren 28an, Teorema (1968); uztailaren 26an, Porcile (1969); abuztuaren 23an, Medea (1969); abuztuaren 30ean, Il Decameron (1971); irailaren 13an, I Racconti Di Canterbury (1972); urriaren 18an, Il Fiore Delle Mille E Una Notte (1974); eta, amaitzeko, azaroaren 1ean Il Vangelo Secondo Matteo (1964).
Informazio gehiago: guardetxeabandabat.org.
