ESZENA

“Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien” bigarren asteburua

Herria umorez betetzeko xedez, joan den astean abiatu ziren Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak.

Egitaraua joan den asteburuan jarri zen martxan, baina urriaren 23, 24 eta 25ean ere zertaz gozatu egongo da. Hala, urriaren 23an, aurtengo Donostiako Antzerki Sarian irabazle suertatu den Atx teatroaren Zazpiak Bat ikuskizuna eskainiko dute San Pedroko Udal aretoan.
“Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da? Gure kulturako zazpi pekatu kapitalak eta orokorrean pekatuaren ideia hartu eta, Victor Frankensteinek egin eban moduan, gizaki barri bati bizia emongo deutsagu, groteskoa, basatia, gupidabakoa…. Komeria, satira eta sarkasmoaren lengoaiagaz, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi doguna, agerian geratuko da”.

Hurrengo egunean, 24an, familiei zuzendutako Markeliñeren Kartoibiraka ikusgarria programatu da Donibaneko Kulturgunean.
Azkenik, urriaren 25ean, Donostiako Poltsiko Antzerki Saria jaso duen Anarkia Relacional izeneko ikuskizuna ikusi ahalko da, Mila Espiga eta Belen Cruz akotoreeen partaidetzarekin.

Datu guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button