BESTELAKOAK

Euskal arte garaikideko erakusketa Rekalde aretoan

Ipiña-Bidaurrazaga senar-emazteak euskal arte garaikideko bilduma oparo baten jabeak dira; bada, Bilboko Rekalde aretoan bilduma horretako lanekin osatutako Aniztasunaren memoria erakusketa dago ikusgai, urriaren 12ra arte. Erakusketa 89 obrarekin ondu du Xabier Sáenz de Gorbeak.

Bilduma pribatuko piezekin egindako erakusketa izanda, erakusketa erabat anitza da, izenburuak berak ere aipatzen duen lez. Hala, 50eko eta 60ko urteetatik hasi eta gaur egunera arteko ibilbide luzea egiten du erakusketak, alegia, 50 urteko arte-bidaia: marrazkiak, pinturak, eskulturak, argazkiak, bideoak eta dokumentuak

Aniztasun hori dela eta, hamar ataletan egituratu da erakusketa: Gerra ondoko belaunaldiak (Figurazioaren eta abstrakzioaren artean); Euskal Eskolako Taldeetako artistak; Neofigurazioak; Geometriko berriak; (Bestelako) Jarrera hausnartzaileak; Neoespresionismoak eta transabangoardiak; Geometria ahulak; Nork bere buruaren erretratua egitea; Begirada kezkagarriak, eta amaitzeko, Arte proiektualak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button