ESZENA

Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien azken txanpa

Urriaren 16tik 24ra bitartean garatzen ari dira Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak, aurten 40. urteurrena ospatu dutenak.

Hainbat egunetan ikusgarri erakargarriak programatu dituzte bertan, hala nola, Nomofobikak taldearen Hackerrak! lana, eta Benetan Be Teatroa taldearen Porno Vs Afrodita antzezlana.

Asteburu honetan azken bi saioak izango dira, eta hilaren 23an, larunbata, 19:00etan, Antxoko Gure Zumardian F.R.E.N.ET.I.C. taldearen Save The Temazo izango da ikusgai. Kasu honetan Valentziatik datorren kale ikuskizuna da, “zeinetan ikusleek promozio bideo baten grabaketan parte hartzen duten”.

Eta hurrengo egunean, urriak 24, azken emanaldia Juanba Berasategi aretoan, 19:00etan hasita: El mono habitado taldearen Ave Osos! antzezlana. Piezaren sinopsia honakoa duzue: “Etxe bat obretan, non hartz bikote bat bizi den, bi gay 40ak pasata. Leihotik ustekabeko bisita dator, Mesias berriaren etorrera iragartzen dien usoa. Baina ez hori bakarrik, haiek guraso izateko aukeratuak izan direla ere esango die. Ahalguztidunaren saiakera bat da gutxiengoetara hurbiltzeko. Deseina, mirari eta haurdunaldi psikologikoen artean, pertsonaiek gizarte-eredu berri batez eztabaidatzen dute. Hori guztia, umoretan bildua, maitasuna bizitzeko beste modu batzuk jorratzeko, topikoez harago”.

Hor duzue Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien gaineko informazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button