BERTSOTAN

Iragan den asteburuko Bertso Eguna

Bertsozaleok joan den larunbatean Bertso Eguna ospatu zuten. Aurtengo Bertso Egunaren 43. edizioa 25 zenbakiaren batera ere badator, izan ere, Elkartearen 25 urteak ospatu ziren.

12:00etan hasi zen ospakizuna Donostiako kaleetan zehar Arrate Illaro, Xebastian Lizaso, Maddi Ane Txoperena, Xabier Sukia, Eneko Abasolo, Alaia Martin eta Eneko Lazkoz bertsolariekin. Victoria Eugeniako balkoitik, Bretxako merkatuan eta Konstituzio plazan abestu zuten Iker Iriartek gaiak jarrita.

Kursaaleko Areto Nagusian izan zen ekitaldi potoloa, 18:00etan.
Bertaratuak, Jon Azpillaga, Imanol Lazkano, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Odei Barroso, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Oihana Bartra, Nerea Elustondo, Aitor Sarriegi, Manex Agirre, Anjel Mari Peñagarikano, Unai Iturriaga, Aitzol Barandiaran, Amets  Arzallus, Iñaki Viñaspre, Aitor Mendiluze, Maddi Sarasua, Aimar Karrika, Sustrai Colina, Onintza Enbeita, Jexux Mari Irazu,….

Bertso musikatuak ere izan ziren, Ander Lizarralde eta Unai Muñoak eginak. Enaut Agirrek bertso historikoak haizatu zituen. Lizarraldek, Muñoak eta Agirrek Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikarien laguntza izan zuten. Eta Zarauzko Bertso Eskolak Bertsolari pelikulan oinarrituriko antzerkia ere eskaini zen.

Noski, afaria, eta giro ezin hobea ez ziren falta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button