ESZENA

XXXI. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia, Sestaon

Azaroaren 25etik abenduaren 3ra, Sestaoko XXXI. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia ospatuko dute bertan.

Asteburuan hasita Euskal Herriko, Guadalajara, Madril, Logroño, Italia, Brasil eta Argentinatik etorritako bederatzi konpainiak aurkeztuko dituzte euren lanak Bizkaiko herrian. Ohikoa den bezala, txotxongilo klasikoak ez ezik, txotxongiloekin zerikusia duten beste zenbait antzerki diziplina ere ikusteko aukera izango du zaleak. Guztira hamaika emanaldi programatu dituzte, bakoitza ezberdina, bere mundu propioa partekatzen saiatuko dena.

Anita Maravillas taldearen Jon Braun eta La enana naranja-ren Kontu kantari II Mendian ibiltari lanak euskaraz izango dira; besteak gaztelaniaz edota kasu batzuetan mutuak izango dira.

Ordutegiak, taldeen eta lanen gaineko informazioa eskuratzeko, Sestaoko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren programazioa begiratzea duzue onena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button