ESZENA

“Akzidente artistikoak” La Fundicion aretoan

 

Deustuko La Fundicion aretoak tokiko lau aktoreren lana hartuko du asteburu honetan, hilak 17, 18 eta 19, Akzidente Artistikoak lelopean. Laurak kanpoko sortzaile baten gidaritzapean arituko dira.

Josu Florentino, Miren Gaztañaga, Gabriel Ocina, eta Leire Utxa izango dira aktoreak, eta lau horiek lana Fernando Renjifok zuzenduko du. Emanaldia Txotx Ekainean 2011 egitarauren baitan dago.

Ezbehar artistiko honek izaera esperimentala eta laborategi itxura du. “Bost antzezleak bi astez izango dira elkarrekin eta asteburuan lankidetza lan horren emaitza aurkeztuko dute. biltzar-denbora, 2 aste; ikerketa-gunea, lan-gela; harreman-unea, taldea eta gonbidatua; agerraldi-lekua, La Fundición; ideia bat, tokiko sortzaile taldearen eta sortzaile gonbidatuarekin batera ateratzen dena”.

Emanaldia hilaren 17an, 18an eta 19an ikusi ahal izango da Deustuko La Fundicion aretoan, 20:00etan.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button