IKUS-ENTZUN

“Parásitos” filmaren estreinaldia zuri-beltzean, FANT jaialdian

Gaur Bilboko Zinemaldi Fantastikoak-FANTek bost film luze proiektatuko ditu. Horien artean, nabarmentzekoa da Bong Joon-horen Parásitos filmaren estreinaldia zuri-beltzean. Film horrek, besteak beste, Film Onenaren Oscar saria lortu zuen 2019ko edizioan. Gólem aretoan ikusi ahal izango da, 18:30ean.

Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoak-FANTek azaroaren 7an hasi zuen bere 26. edizioa, eta agur esango du bihar, azaroak 12; orduan emango du jakitera bere palmaresa.

Gaur Gólem zinemetan izango diren bost hitzordu proposatuko ditu jaialdiak. Nuclear Catherine Linstrumena, eta Host, Rob Savage-rena, 15:00ean eta 17:00ean, hurrenez hurren, biak Lehiaketako Sekzio Ofizialaren barruan, eta Boong Joon-horen Parásitos zuri-beltzeko kopiaren estreinaldia, 18:30ean.

Arratsaldean beste hitzordu batzuk ondu dira: 16:15ean, En la boca del miedo, (USA, 1994), John Carpenterrena (Film hau urtero generoko izen handiei omenaldia egiten dien FANTeko Maisuak ataleko parte da) eta 18:30ean, Cuerdas (ESP, 2019), Jose Luis Montesinosena. (Film hau Panorama Fantastikoaren atalean sartzen da, eta, horregatik, Panoramako Film Luze Onenaren Saria irabazteko hautagaietako bat da)

FANT jaialdiaren programazio osoa esteka honetan kontsulta daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button