LITERATURA

“Bookcrossing”, Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira

 

Gaur, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Gurean ere, hainbat tokitan makina bat ekimen egingo dira, egun esanguratsu horren harira.

Hala, Gasteizeko Artiumeko Liburutegi eta Dokumentazio Zentroak bultzatuta, estatuko eta nazioarteko arte zentro eta museoek Bookcrossing bateratua egingo dute. Ekimen xedea irakurketa eta kultura garaikidea sustatzea da. Arabako hiriburuko Montehermoso Zentroko Dokumentazio Zentroak ere liburuak askatuko ditu hiriko kaleetan barrena.

Donostiako Tabakalera zentroak ere antzeko ekimena egingo du: “Bookcrossing-a mundu mailan liburuak zirkulazioan jartzeko ekintza da. Norbanakoek zein erakundeek liburuak leku publikoetan utzi ditzakete, nahi duenak hartu, irakurri eta erabili ondoren, berriz ere leku publiko batean askatu eta beste norbaitek liburu hori gozatu dezan”.

Zentro horrek, hain zuzen, artistek eginiko 40 liburu inguru “askatuko” ditu, gaur. “Liburu hauek bakanak dira, banan-banan eskuz sortutakoak eta kopiarik ez dutenak, apirilaren 23an askatuko ditugu liburuok Donostian”.

 

Danele Sarriugarte Bizkaiko Foru Liburutegian izango da

Bizkaiko Foru Liburutegiak ere Bookcrossing-a sustatuko du. Horretaz gainera, gaur, Danele Sarriugarte idazlea izango da bertan, 19:00etan, Literatur Topaketak programaren baitan. Liburutegiak jakinarai duenez, “ Itzulpengintza eta interpretazioko lizentziaduna, Danele Sarriugartek pentsamenduko kritikoko graduondoko ikasketak eta literaturako teoria eta literatura konparatuko masterra egin ditu. Elearazi itzulpengintzako blogaren kudeatzaileetako bat da. Hainbat komunikabidetako lankidea da eta egun kazetari eta itzultzaile legez dihardu lanean”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button