EZLEKUBAT

Paperetan kulunkatzen

Badirudi mundua bitan, hirutan, edo nork daki zenbat zatitan sailkatzearen aldeko hautaketa egitea, sorbide erraz bilakatu daitekela maiz. Normalean samurragoa izaten da desberdintasunetaz hitz egitea, berdintasunak topatzea baino; gune geografikoa aintzat hartu, horietan arakatu eta beste guztia, apur mingarriak bailiran, zakarrontzian desegiten utzi. Zertarako buruhauste gehiago? Ez al dugu nahikoa eguneroko premiekin? Krisi ekonomikoari erantzun beharra, lan eskubideen defentsa, seme alaben heziketa egokia, lagunak maiztasun handiagoarekin ikusteko gogoa, gorputza zaintzeko nahia,… Gure burmuinari ardura larregi eragin diogu edo eragin diote  gure inguruan dagoenari begirada xume bat eskaintzeko. Gezurra badirudiri ere, urte mardulak dira eragile ezberdinen sormenei ateak irekitzeko.

Egia da, adimenak maiz, gure kontra borrokatzeko gogoa erakusten duela eta irudipen horrek egoera gogaigarri eta deseroso batera baztertzen gaituela, gure nortasuna kolokan jartzeraino. Ahaztea izaten da gure borondatea eta beharrezkoa ordea, horren aukeraketa egokia egitea. Egunkaria ireki gabe eta telebista itzalita galdera sorta bat azaltzen da txuria den paper gainean. Hura begiratzen dugun bitartean kolore gabezia sentitu eta pixkana margo guztien beharra sumatzen dugu. Garunak bere ohiturak apurtu eta ausentziaren sentsazio ezkorra bere gain hartzen baitu.

Paperen arteko hegaldia hasten da, batak besteari zer kontatzeko ez duela ohartuz. Gu beraiei begira amets gaizto bat besterik ez dela sentitzen dugu. Isiltasunaren jakia bihurtzen da paper txuria eta une horretan, gure ahots urratuarekin zaratei dei egiten diegu, klik bakarrean gure salbaitzaileak diren geruzekin topo egin arte. Orduan esnatzen dira munstro hilak, telebistaren soinua, ordenagailuaren klika eta egunkarariaren letra. Ezadostauna eta konformitatearen arteko gatazka abiatzen da berriz eta gupida gabe ageri dira paper txuriak, baina tamalez, norbaitek margo egokiarekin koloreztatu dizkigu oraingoan.

Webgunea

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button