Artistak berak azaldu du zertan den Uhagon Kulturgunean paraturiko Gorputz Kaligrafiak bere proiektua: "Nire gorputza oinarri modura erabiliz, pertsona anonimoei idazketa baten bidez nahi dutena espresatzeko aukera eman diet. Erabilitako hizkuntza, lengoaia, mezua eta batez ere, bakoitzaren kaligrafiak, idazketa bera oinatz bezala uzten du gorputzaren gainean, idazketa momentu bakar bilakatuz, eta aldi berean, ideiaren esanahi bera forma eta prozesuaren maila berean ezarriz.
Tatuaiaren kontzeptua literaturarekin nahasten da arkatza eta papera (gorputza) ezagutu diren denbora tarte motz horretan. 2010 urteko abenduan zehar egindako Gorputz Kaligrafiak daude hemen, urtearen amaieraren eguneroko idazketa kolektibo baten antzera."
Iñigo Benito Molinero Markina-Xemeinen jaio zen, baina urte bat zuela Ibarrara joan zen bizitzera. Gaur egun Arte Ederretako Lizentziatura bukatzen ari da.
Uhagon Kulturguneak bidalita