BESTELAKOAK

Mangamore jaialdiaren VIII. edizioa, Amorebieta-Etxanon

Mangamore jaialdiaren beste edizio bat antolatuko dute Amorebieta-Etxanon asteburu honetan, non Japongo kulturaz eta manganimez gozatzeko aukera paregabea egongo den.

Guztira, 90 jardueratik gora programatu dira, mota guztietakoak, tailerretatik hasi eta musika-emanaldietaraino, lehiaketak, bideojokoak, umeentzako ekintzak eta abar.

Aurtengo jaialdiaren perla, larunbatean, Zelaietan arituko den Yuimino+ talde japoniarra izango da. DJ ere jarduten duten eta jantzi deigarriz agertzen diren hiru neskak osatzen duten talde honek arrakasta izugarria lortu du. Beste talde batzuk ere arituko dira, hala nola Skimales eta Attack on Games.

Hauez gain, karpa gastronomikoa muntatuko da Zelaieta parkean, eta Japongo mota guztietako produktuak dastatu ahalko dira bertan. Akita Shiba Inu izeneko txakur lehiaketa ere programatu da. Aurtengo edizioan Europako herrietatik etorriko dira txapelketan parte hartuko duten 80 lehiakideak. Larunbat goizean izango da, Zubiondo parkean.

Kimonoa janzteko tailerrak, eta Bon Odori eta Kendo eta Ninjutsu borroka arteen erakustaldiak, manga eta animea, cosplay erakustaldia eta karaokea ere ez dira faltako.

Egitarau osoa webgune honetan duzue: http://mangamore.net/eu 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button