
Egunotan Pamiela argitaletxeak bi lan aurkeztu ditu: Oihane Zuberoa Garmendiaren Apurkinak eta Goiatz Labandibarren Otsorik gabeko basoa, Mariñe Arbeo marrazkilariaren ilustrazioekin.
Oihane Zuberoaren lana aforismoz beterik dator. “Mundua aforismoz beteta dago. Liburu hau aforismoz beteta dago. Natura aforismoz beteta dago, eta etxeak, eskolak, egunkariak, lagunen hizketak, mingainak… Eta aforismoa? Aforismoa munduz beteta dago. Eta liburuz, naturaz, etxez, eskolaz, egunkariz, lagunen hizketaz, mingainez…” Oihane Zuberoak poesia argitaratu du orain arte: Bidaia (h)ariketak (Iruña Hiria nazioarteko poesia saria, 2020) eta Bi aldiz iraun (Balea zuria).
Goiatz Labandibarren lanean hauxe kontatuko zaigu: Laida beti beldurtu izan dute otsoek. Gurasoek haiei buruzko beldurrezko istorioak kontatu izan dizkiote ttiki-ttikitatik: Pelloren ardi guztiak jan zituen otso zitalarena, txanogorritxuren amona askaritarako jan zuenarena… Gauza bakarrak lasaitzen du Laida: bere etxe inguruan ez dagoela basorik. Badago jolas-parke bat eta bidegorri bat erreka baten ondoan. Txirrindan eta patinetan ibiltzera joaten da hara. Eta, batzuetan, errekan bizi diren ahateei ogi puska batzuk ematera”.