IKUS-ENTZUN

Palestinako zinema protagonista Nafarroako Filmotekan

Nafarroako Filmotekak Palestinako herriak bizi duen errealitatea (Israeleko Estatuak sei hamarkada baino gehiago egindako garbiketa etnikoa, okupazio militarra eta Apartheid egoera) erakusten duten hiru film pantailaratuko ditu hil honetan.

Ziklo berri honetan, “militarki okupatuta dagoen herri batek bere eguneroko zereginetan dituen zailtasun handiak aztertu ahal izango ditugu. Horretarako, bi filmetako zuzendarien presentzia izango dugu. Palestinako kultura zabal eta aberatsa izan da beti, eta hainbat artista kultura honetaz baliatu dira bertako giza eskubideen urraketa sistematikoa ikusarazteko. Horregatik, parte hartzera animatzen zaituztegu, proiekzioetara bertaratuz eta ondorengo eztabaidetan parte hartuz”.

Lehen filma, Condenadas en Gaza (Ana Alba eta Beatriz Lecumberri, Espainia, 2019), irailaren 15ean pantailaratuko da, 19:30ean hasita. Condenadas en Gaza filmak “minbizi diren lekuan tratamendu egokia jaso ezin duten eta Israelgo Zisjordania edo Jerusalem-Ekialdeko zentro mediko palestinar batera joateko irtenbiderik ez duten hainbat emakume palestinarrengana hurbiltzen gaitu”.

Datorren astean, irailaren 22an, Palestina (Julio Soto, Mohamed El Badaoui. 2017) pantailaratuko dute. “Istripua izan du Chaim soldadu Israeldarrak, eta memoria galdu du. Zisjordaniako herrixka batean ibiltzean, Nasimekin nahastu dute, duela urte batzuk desagertutako gazte palestinarrarekin. Maitasunez, jaso eta beren munduan integratzen dute. Hala, bertatik bertara, Israelen eta Palestinaren arteko gerraren zentzugabekeria ezagutuko du”.

Azken saioa irailaren 29an programatu da, ordu berean, eta filma Gaza mon amour (Palestina, Mohammed Abou Nasser, Ahmad Abou Nasser. 2020) izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.