ARTEA

Karin Dolk eta Alicja Bradel, “consonni” arte bulegoan

Bilboko consonni arte ekoizle etxeak HPC izeneko programa abiatu zuen martxoaren 21ean, Pablo Martek eginiko Arazoa medioan dago proiektuaren bidez.

Egitasmoak imitazioa, kopia, remake-a, parodia, fake, eta antzeko kategorien inguruan hausnarketa egitea proposatzen du; hau da, kategoria horiei buruz berriro pentsatzea. “Produktu kultural baten eta bere aurrekariaren arteko lotura jakin bat aipatzen duten hitzak”.

Programaren izenak, HPC, Virginia Woolf-en gaztelaniazko Habitación propia compartida (Gela bat norberarena) liburuaren izenburua aipatzen du. “Norberaren espazioaren (publikoa eta pribatua) aldarrikapena, emakumeok pentsatzeko, lantzeko eta sortzeko behar duguna”. Programa profesional ezberdinei zuzenduta dago, ekoizle etxearen lokalean programa zehatz bat garatzeko asmoz.

Maiatzaren 11n, larunbata, egitarauren azken ekitaldia izango da, eta bertan Peter Weiss dramaturgoaren La Estética de la Resistencia obraren  zati baten berridazketa kolektibo baten entsegu publikoa egingo dute. Karin Dolk artistak eta Alicja Bradel hizkuntz trebatzaile free lancea-k parte hartuko dute jardunaldian. Hitzordua consonniren egoitzan 19:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button