MEM Nazioarteko Arte Esperimentalen Jaialdia iragan urriaren 11n hasi zen eta azaroaren 24ra bitarte iraungo du. Bilbok eta Gasteizek hartuko dituzte jaialdian izango diren mundu osoko artista esperimentalak, tartean, argazkilariak, musikariak, performer-ak eta dantzariak. Bi hilabetez abangoardia, kontrakultura eta “do it yourself” filosofia izango dira protagonistak.
Oraindik egitaraua erabat zehaztuta ez badago ere, ezagunak dira jaialdian parte hartuko duten artista batzuen izenak. Hala, musikaren esparruan hainbat artista arituko dira, hala nola, Lüger, Mugstar, The Holy Soul, Eternal Tapestry, Perrine en Morceaux, Ginferno, Acid Mothers Temple, The Magic State, Perrine en Morceaux y Planetaleta Live & Juke Box Racket.
Horrez gain, kultura-kudeaketari buruzko hitzaldia izango da. Bertan, Kamen Nedev ekoizleak, Javier Piñango Experimentaclub jaialdiko zuzendariak eta Andres Blasco musikariak parte hartuko dute.
Dantza ikuskizunek eta performance-ek, halaber, toki nabarmena izango dute programan. Bi diziplina horietan arituko direnen artean, Jorge Jauregui dantzaria, Ruth Berikoetxea dantza garaikideko koreografoa eta Yuko Kominami japoniarra daude.
Erakusketen harira, Barrutik artista euskaldunen erakusketa kolektiboa eta Kay Malek arkitekto alemaniarraren Memory Projection #001 ikusi ahalko dira.
Zinema eta bideo esperimentaleko piezak proiektatuko dira Bideodromo nazioarteko jaialdian. Bideoarteari lotuta, Oliver Hockenhull kanadarrak erakusketa paratuko du ostegunean, hilak 20, Gasteizko Tatuajes & Piercing establezimenduan.
Informazio gehiago hemen.