LITERATURA

Edorta Jimenez eta Jasone Osoro erotismoaz arituko dira bihar Bilbon

Eztabaidak literaturarekin egitarauaren aurtengo bosgarren hitzorduan erotismoak euskal literaturan duen presentziari buruz hitz egingo da. Edorta Jiménez (Mundaka, 1953) eta Jasone Osoro (Elgoibar, 1971) idazleak, erotismoaren mugak non dauden, Euskal Herriko idazleen lanetan duen presentziaz edo egungo narratibak karga erotiko handia duen ala ez argitzen ahaleginduko dira.

Literatura erotikoa genero gisa existitzen den ala ez, euskaraz idatzitako literatura erotikoaz benetan hitz egin dezakegun ala ez, edo belaunaldi gazteenak normaltasun handiagoz hurbiltzen diren literatura barruko erotismora, izango dira bi idazleek hizpide izango dituzten gai batzuk.

Letren eztabaida hau Udane Goikoetxea kazetariak gidatuko du. Gogoratu hitzaldi literario eta erotiko hau bihar izango dela Bilboko Bidebarrieta liburutegian 19:30ean.

MBNk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button