IKUS-ENTZUN

“Savage Cinemaren” abentura eta kirola Zinemaldian

Lehen aldiz, Donostiako Zinemaldiaren barruan programaturik dagoen Savage Cinemak, abentura eta muturreko kirolari buruzko zinemarik onena ekarriko du pantaila handira.

Sei film jarriko dira ikusgai hiriko hainbat zinema-aretotan. Hala, irailaren 21ean, Antzoki Zaharrean, Spirit of Akasha filmaren munduko estreinaldia izango da. Filma surflari eta musikari handienetako batzuen lankidetzaren emaitza da, eta Morning of the Earth surfaren klasikoaren bertsio berria.

Bigarren ekitaldia hilaren 27an izango da, Antonio Elorza Belodromoan. Cerro Torre-A Snowball’s Chance in Hell eta Into the mind filmen munduko estreinaldia izango da bertan. Lehen filmean mendi horretara egindako lehenengo igoeraz hitz egingo da eta David Lamak bere gailurrera egindako igoeraz hitz egingo du.  bigarrenean, munduko mendirik arriskutsuenetako batzuek eragiten duten bertigoa eta haien handitasuna sentitu ahalko dute ikusleek.

Savage Cinemari buruzko informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button