LITERATURA

Hainbat literatura lan berri

Gaur, 12:00etan, eta Donostiako Udal Liburutegiko sotoan, Mikel Hernandez Abaitua egileak Narrazio Tailerra (Erein) liburua aurkeztu du.

Era guztietako narrazio-tailerretan eta batxilergo mailako irakaskuntzan erabilgarria izateaz gain, autodidakta moduan ikasi nahi duenarentzat ere izan daiteke interesgarria liburu hau, gazte zein heldu. Inor ez da narrazio idazle bihurtuko liburu hau irakurtzeagatik soilik, baina batzuek idazten, esperimentatzen eta jolasten hasteko bitarteko egoki bat aurkituko dute alderdi teorikoa zein praktikoa jorratzen dituen lan honetan.

Beste aldetik Alberdania eta Erein argitaletxeek Batera Saila jarri zuten abian hainbat lan plazaratu ahal izateko. Itun horren emaitza da, datorren ostiralean, urriak 21, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan, 12:00etan, aurkeztuko duten liburu sorta berria: Konprometitu zaitezte! (Stéphane Hessel), Arkadia iratzarria (Kai Meyer), Garbiketa (Sofi Oksanen) eta Ipar haizearen kontra (Daniel Glattauer).
Kutsu soziala eta politikoa batetik, literatura fantastikoa eta mafiak bestetik, hala nola, maitasun jokoak aurkituko dituzue lau obra eder hauetan barrena.

Guztiaz mintzatzeko eta liburuen nondik norakoak azaltzeko, Joseba Ossa, Mia Rissanen eta Josu Zabaleta itzultzaileak izango dituzte mahaikide, Iñaki Aldekoa eta Inazio Mujika editoreek.

Rafa Egigurenek (Hernani, 1948) ere Txina protagonistatzat duen Gauza guztiak liburua kaleratu du Pamiela argitaletxearen eskutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button