ARTEA

Ozeano bat, bene-benetan hotza

Montehermoso Kulturuneak Helena Goñiren Ozeano bat, bene-benetan hotza erakusketa hartu du. Datorren urteko urtarrilaren 17ra arte bisitatu ahalko da erakusketa hori.

Artistak 2017an Kanadara egindako bidaia batean jasotako materialetan oinarritutako bideo eta argazkiak biltzen ditu. Erakusketak “harremanetan jartzen gaituzte pertsonaia-, egoera- eta istorio-sorta jakin batzuekin, zeinek eramaten baikaituzte ez-leku batera, imajinario oniriko eta, batzuetan, baita zentzugabe batekin. Eramaten gaituzte, baita, atmosfera nolabait denboratik kanpoko batera, non denboraren joana bestelako arau batzuei egiten baitie men”.

Atmosfera hori piezetako batean agertzen da bereziki, bideo batean. Egoera honelakoa da:  mugitzen ari den tren baten irudiak agertzen dira, ez da bideoan apenas aldaketarik sumatzen, bakarrik zeruaren kolorea, eta tren-bidaia horretan bizitako zenbait une islatzen dituzten irudiak, agertu eta desagertzen direnak.

Helena Goñi Kanadako mendebaldeko kostaldean bizi izan zen haurtzaroan. 2017an alderik alde zeharkatu zuen herrialdea bi hilabetetan, ekialdeko kostatik hasita. Bidaiaren asmoa haurtzaroko oroitzapen ia-ia guztiak hartzen dizkion leku bat berriz aurkitzea izan zen.

Helena Goñi (Bilbo, 1990) arte graduatua da EHUn. Argazkilaritza masterra egin zuen Central Saint Martinsen (2015eko ekainean). Sari askoren jabe da: Basque Artist Grant del Solomon R. (Guggenheim Museoa, 2018), Ertibil (2020, 2018 eta 2016) eta Getxoarte (2016).
Bere lana bakarka erakutsi da The Storefront Project (NY-en), Aldama Fabre Gallery edo Rekalde Aretoan eta, kolektiboki, Europako hainbat herrialdetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button