ESZENA

Euskaraz eginiko antzerki esperimentalak Usurbil hartuko du

Usurbilgo Topa Eszenika topagunean antzerki esperimentazioko tailerrak eta ikuskizunak izango dira euskaraz. Ekimena antzerkizale eta antzerkilariei zuzendua dago. Horrez gain, herritarrek ere kalitatezko antzerki lanez gozatzeko aukera paregabea izango dute.

Bi izango dira tailerrak: Teatroa eta poesia Oier Guillan eta Iñigo Ortegak gidatua, eta bestetik, Ainhoa Alberdi, Amaia Fernandez eta Margari Altolagirrek eskainiko duten Aktorea eta pertsonaia. Sutegin izango dira eta bertan parte hartzeko matrikula egin behar da. Plazak mugatuak direnez izen-ematea lehenbailehen egitea gomendatu dute.

Ikuskizunei dagokienez, Oier Guillanen Herio Heroi-ren irakurketa dramatizatua, Landaberriko Helduen Taldeak eginiko Mikelenak Laboari omenaldia, Aldatzen Laguntzen Taldeak sortutako Oteiza =/= Gizartea, eta azkenik, Munstroa, Sutegin eskainiko dira.

Aurten sortu berri den Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea (EHAZE) ezagutzeko aukera ere izango da.

Artezblaik bidalita

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button