IKUS-ENTZUN

Datorren urteko FANT-erako lanak aurkezteko epea zabalik

Datorren urteko maiatzaren 5etik 12ra FANT-en XXIII. edizioa ospatuko da eta ondorioz, lehiaketan parte hartuko duten filmak aurkezteko epea zabaldu da.

film laburrik onenak 3.000 euroko saria jasoko du, eta epaimahaiaren iritziz Euskal Herriko film labur hoberenari 2.000 euroko saria emango zaio. Gainera sekzio ofizialeko genero fantastikoko Film Luze Hoberenaren Saria, filmaren egileari emango zaiona, eta FANTROBIA Saria, ere banatuko dira.
Sekzio Ofizialeko film luzeei ematen zaizkien sariak ere antolatuko dira: Gidoi hoberenaren Saria, Euskal Herriko Gidoilarien Elkarteak ematen duena, eta zuzendaritza berritzaileenari ematen zaiona, FAS Zine Klubaren eskutik. Panorama Fantastikoa sekzioko film labur hoberena eta film luze hoberena sarituko dira.

FANTen hurrengo edizioak Trailer Faltsuen Lehiaketa berreskuratuko du. Lehiaketaren helburua, oraindik egin gabe dagoen generoko film baten trailerra edo teaserra egin beharko da –3 minutukoa, gehienez ere–. Beti ere, beharrezkoa izango da 2017ko maiatzaren 15ean errodatzen hasi gabeko film bati buruzkoa izatea. Epaimahaiak 1.500 euroko lehenengo saria emango du, eta ikus-entzuleek 750 euroko bigarren saria emango dute euren botoen bitartez.

Lanak jasotzeko azken eguna 2017ko martxoaren 15a izango da. Lanak nola bidali eta abar, zinemaldiaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button