BERTSOTAN

Bertso-paper lehiaketa berria Getxon

Medicusmundi Bizkaia elkarteak antolatuta eta Algortako Bertsolari Eskolak eta Egizuk lagunduta, martxan jarri da Getxon, Nire gorputza, nire sexualitatea bertso-paper lehiaketa. Martxoaren 17rarte zabalik izango da lehiaketa.

Lehiaketa honetan Getxon jaio, lan egin, ikasi edo bizi den pertsona orok parte hartu ahal izango du, partaide bakoitzak nahi adina bertso-sorta bidalita.

Emakumeak gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez erabakitzeko duten eskubideari errespetua aldarrikatzea da lehiaketa honen helburua.

Bertsoak martxoaren 17ra baino lehen honako helbidera bidali behar dira: Nire gorputza, Nire sexualitatea bertsopaper lehiaketa, Medicusmundi Bizkaia. Begoñako Andra Mari kalea, 20 behea. 48006 Bilbo, edo educa.bizkaia@medicusmundi.es helbidera.

Gaia menperatzeko eta bertsoak nola sortzen diren ikasteko tailer irekia antolatuko da, otsailaren 26an, Algortako Kultur Etxean (Villamonte), 18:00etatik aurrera.

Lehiaketari bukaera emateko apirilaren 12an sari-banaketa izango da, Algortako San Nikolas Ikastolan burutuko den bertso-afarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button