ARTEA

“Otzan” euskal artista gazteen erakusketa ikusgai Madrilen

Elena Aitzkoa, Lorea Alfaro, Zigor Barayazarra, Josu Bilbao, June Crespo, Raúl Domínguez, Oier Iruretagoiena eta Jon Otamendik CarrerasMugica gunearentzat propio eginiko proiektu esperimentalekin ondu da Otzan, zeina ikusgai dagoen Madrilgo Elba Benitez galerian, uztailaren amaierara arte.

Iazko irailean, hain justu, CarrerasMugica galeriak erakusketa berezia egin zuen Madrilgo Elba Benitez guneko artisten lanekin, Arte y Mecenazgo Fundazioaren sari bat tarteko, zeinak galerien arteko elkarlana sustatzen duen.

Otzan erakusketan bildutako obrak interbentzio formatukoak dira. CarrerasMugica galeriak Interbentzio Hall izeneko gune bat du prestatuta gazte artisten lanak erakusteko, eta lanok galeriaren gune zabalagoan, Nabe, dauden obrekin bizi ohi dira. Ekimen horren bidez Bilboko galeriak gazte artisten lanak erakarri nahi ditu.

Gazte sortzaileon proiektuek hiru baldintza bete behar dituzte: Hall horretarako propio eginak; formatua eta teknika askea; eta, amaitzeko, proposamenaren izaera esperimentala baloratzen da.

Informazio gehiago: carrerasmugica.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button